XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jesusen bizitzan agertzen dira gaitz batzuk oso nabariak, adibidez, deabruak bere menpean hartutako gizonak, eta horrelakoen sendaketak. Horra Jesusen bizitzan behin baino gehiagotan agertzen den mirakuilu mota: Gizonak etsaiaren menpean egotetik libratzea, horra Jesusen egiteko nagusia.

Itsaso haserrearen baretzea, horra Jesusen beste zeregin bat, ebanjelioan maiz azaltzen dena. Esate baterako, Galilean bada lur-barruko itsaso bat, arrantzaleek txit emaite zutena, arrain asko ematen ziena, alegia. Arrantzale horietatik atera zituen Jesusek bere apostolurik gehienak. Arrainen arrantzale izan ondoren, gizonen arrantzale izan zitezen, alegia.

Jesusen jarraian maiz biltzen zen jende ugaria. Orduak pasa eta pasa, eta gosetu egiten zen. Jatekorik ere ez zuten berekin. Behin gertatu zen Galileako itsas-ondoan jendetza handia biltzea Jesusen hitza entzutera. Berandutu zen. Ez zuten jatekorik. Eta ez han gertuan behintzat jatekoa erosteko tokirik ere.

Bazen, ordea, mutiko bat. Mutiko honek berekin zeuzkan bost ogi eta bi arrain. Jendea eseri zedila agindu zuen Jesusek.